Egunero babak; igandetan jateko berezia <p>Eguneroko otorduak: goizean eta gauean taloa edo artoa eta eguerdian babak. Txerri hiltzen zuten urtero etxerako. Udazken aldera hura gastatzen zenean, ardia edo aharia. Igandetan garbantzuak eta okela pixka bat izaten zuten jateko eta hura lujoa izan ohi zen. Gabonetan olio-aza eta bisigua. Urtebetetzeetan ez zen egoten oparirik, gaur bezala. Zerbait berezi bezala behin melokotoi pote bat ireki zuten urtebetetzea ospatzeko.</p>

Egunero babak; igandetan jateko berezia
Juli LarraƱaga Garate
- ahotsak.eus