Bilboko etxeko lanakBilbon neskame zegoela, zortzi egun opor izan zituen. Bilbon, goizean goiz Plaza Berrira joaten zen barazkiak erostera. Bi neskame ziren: bestea sukaldeaz eta garbiketaz arduratzen zen; baina sarritan Balentinak egin behar izaten zuen garbiketa: hautsa kendu, lustrea jo, neskameen eskailera garbitu. Igogailua bazegoen, baina ezin zuten erabili umeekin joan ezean.