Inguru guztia metrailatu zuten hegazkinekOso ondo gogoratzen du Gernika bonbardatu zutenekoa. Osabari soroan laguntzen ari zela, hasi ziren hegazkinak hirunaka pasatzen eta metrailatu egiten zuten; eurak karkaban ezkutatu ziren; ganadua metrailatzen saiatu ziren baina ez zuten harrapatu. Baserriaren teilatua, berriz, zulatuta geratu zen. Gero, ganadua zuhaizpean lotu zuten, ikus ez zezaten. Mungian bota zituzten bonba batzuk.