Gerran Frantziara ihes egin beharraHogeita hamaseian Markinatik Deriora eraman zuten "Esperanza" fabrika, harik eta Franco pasatu arte. Julianen arrebak eta anaia Deriora joan ziren beharrean. Handik Santanderrera joan behar izan zuten eta gero Frantziara. Urte betera itzuli ziren. Itzuli ziren asko kartzelara sartu zituzten eta beste batzuei ilea moztu zieten.