Labasua eta errotara joatea gauez<p>Batzuek baserriko ogia saltzen zuten gerraostean. Kaleko jendeak estraperloan erosten zuen. Orduan gauez egiten zuten labako sua eta baita errotara joatea ere. Eurak ia Gizaburuagaraino joaten ziren errotara eta Aulestiko dendan geratzen ziren txokolatea erostera.</p>