Eskean eta lapurretan ibili beharra Eskean eta lapurretan ibili behar izan zuen Laurentzik umea zela. Kalean lotsatu egiten zen eta baserrietara joaten zen eskean. Baserrietan ere gosea zegoen, baina ogia ematen zioten. Osabak ihes egin zuen, baina izeko harrapatu egin zuten, ilea moztu eta kartzelaratu egin zuten. Amama geratu zen euren seme-alabekin. Laurentziren arreba zaharrak neskame joan ziren eta anaia ardizain.

Eskean eta lapurretan ibili beharra
Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea
- ahotsak.eus