Milizianoak baserrietara jeneroa erosteraGerra sasoian diru zuria erabiltzen zuten, baina milizianoek diru zaharra ere erabiltzen zuten. Milizianoak baserrietara jaisten ziren arrautzak-eta erostera. Barinagan egon zen armadaren burua eta bertan ez zuten sekula bonbarik bota. Eibarko industria gunea ere ez zuten bonbardatu eta bertan beharrean zeudenak ez zituzten gerrara eraman.