Amparo Goiogana maistraren makilaAmparo Goiogana maistra markinarragaz ere ezin zuten euskararik egin, oso gogorra zen. Behin mutil bati eskolara makila on bat eroateko esan zion eta atzazkolak odoletan utzi zizkion maila hura erabilita. Eskolan makila izatea ohikoa zen. Etxean kontatuz gero, haserre egiten zien horretarako arrazoiren bat izango zuelakoan maistrak. Gurasoak ez ziren sekula joaten eskolara.