Lantegitik korrika frontoira Markinan ez dago zesta punta probatu ez duenik. Eguerdian lantegitik irteterakoan pilotan entrenatzera joaten ziren. Etxera bazkaltzera korrika joan eta lantegira bueltatzen ziren. Askok pilotan ondo egiten zutenean, lantegia utzi eta pilotari ibilbidea hasten zuten. Orduan aukera hori kendu zien eta lantegiaren edo pilotaren artean aukeratu beharra izan zuten. Goizeko seietatik zortzietara frontoian aritzea debalde zen, gainerako orduetan ordaindu egin behar izaten zen. Zesta puntako pilotak gaur egungo modukoak ziren, apur bat motelagoak. Pilotan aritzeko arropak lantegiko berberak ziren.

Lantegitik korrika frontoira
Jose Elorza Salaberria
- ahotsak.eus