"Ingeniero de estratas y burdibides" eta AmeriketanMutikotan buru ona zuen, maistrak edozer galdetuta laster zekien erantzuna. Maistrak etxean esan arren zer edo zer ikasi zezakeela, "Ingeniero de estratas y burdibides" karrera egin zuela dio. Soldadutzara joan zenean 62 kilo zituen eta han bi urte eta Ameriketan beste bost egin eta gero 125 kilorekin bueltatu zen etxera.