Jose Elorza Salaberria

Markina-Xemein (Bizkaia) (1920)

Biografia

Etxebarriko Egixarren jaio zen, baina sei urte zituela Markinako Guen kalera etorri eta bertan egin zuen bizimodua ordudanik. Ama Etxebarrikoa zuen eta aita Ameriketan artzain ibilitako Lasturko semea (Deba, Gipuzkoa). Kaleko eskolara joan ostean, 15 urte zituela, Esperantzaren lantegian hasi zen beharrean eta bertan aritu zen erretiratu artean. Lantegiko lehen urtean eskolak ere jaso zituen, baina Gerra Zibilean lantegia Derio eta Zamudio aldera eroan zuten eta bertara joan ziren lantegia militarizatuta egon baitzen. 1939. urtean soldadu joan zen, justu-justu libratu zen gerrara joan barik. Ezpata-dantza kontuak, Gerra Zibileko bizipen gogorrak, zesta-punta, gurasoek eta gero berak izan zuen tabernako gora-beherak... izan ditugu berbagai. Lehen zintan, Enrike Guenetxearekin eta Raimunda Ibarluzearekin egin genion elkarrizketa.

Zintak

KodeaDataProiektua
MAR-027 2012 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-028 2012 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-029 2012 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-081 2014 Ahaztuen Oroimena

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Txerriak eta behiak Markinako Zelaian
2 Esperantza lantegia Deriora
3 Derio-Markina-Derio bidea bonbardaketa artetik
4 Tropek bilbo hartu aurretik Bilbora bidean
5 tropek Bilbo hartu zutenean bertan egon zen
6 Esperantza 1939an bueltatu zen Markinara
7 Urte bukaerako izatearren gerrara joatetik libratu
8 Umetako jolasak
9 Lantegitik korrika frontoira
10 Esperantza lantegiko emakumeak
11 Esperantza lantegiko materiala mundu zabalera
12 Alemaniarrak Markinan
13 Esperantza lantegiko probalekua
14 Santa Barbara egunez soldadutzan jai
15 ELA sindikatuko paperak erre
16 Gorpuzti Eguna
17 Aste Santutako prozesioa
18 Garizumako buldak
19 Gaueko txanda egin ostean mezara
20 Bizarra kentzeko intxaurra ahoan
21 Baserritarra ondo ibiliz gero, kaletarra ere bai
22 Baserritarrekin hartu-eman ona
23 Tabernatik mozkortu barik irteten jakin ez
24 95-110 litroko zahagiak eta azunbre erdiko pitxerrak
25 Mozkorrak askara sartzen zituzten pilotariek
26 Tabernatan kantari
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia