Eraikuntza lanetan aritutakoa Bilboko "Ganboa y Domingo" enpresan hasi zen lanean gerraostean.Hamar bat urtez han aritu ostean, bere kontura hasi zen beharrean. Hainbat lekutan aritu ostean, Kanariar uharteetan eraiki zituen hiru hotel. Bertan eraiki zuen "Baskonia" izeneko eraikina, sasoi hartan bertako handiena. Bilbon ere badaude berak egindako hainbat eraikin. Domeketan ere lan egiten zuen.

Eraikuntza lanetan aritutakoa
Estanis MaƱarikua Belakortu
- ahotsak.eus