Aita frontean, ama kartzelan eta umea kenduGerra sasoian, denbora askoan egon ziren aitaren berri izan barik, frontera joana baitzen. MaƱariako hainbat andre eraman zituzten kartzelara, beraien ama ere tartean. Uritik ekarritako umea zuten, adoptatutakoa; eta, kartzelan amarekin zegoela, gaixotu eta kendu egin zieten. Petra eta bere neba-arrebak osaba-izekoekin gelditu ziren.