Aita idiekin garraio lanetanAita idiekin aritzen zen beharrean zerrarako egurra garraiatzen. MaƱarian eta Axpe-Arrazola aldean ere asko ibilitakoa zen. Idiak aitarenak ziren. Ardoa asko gustatzen zitzaion
horietako idi bati. Baserriko lanetarako ere erabiltzen zituen idiok, beraien etxean zein besteen etxeetan ere. Uztargilea pare bat egunez egoten zen etxean, lotarako lekua prestatzen zitzaion eta bertan egoten zen uztarria egin bitartean.