Ereinotza arropei usain ona emateko Izarei usain ona emateko, lixiban ereinotza erabiltzen zuten. Umeen arropei usain ona emateko ere erabiltzen zen ereinotza. Arropak garbitu eta gero eseki egiten ziren lehortzeko. Euria bazen ganbaran esekitzen zituzten. Oheko arropak ez, baina alkandorak-eta lisatzen ziren. Ikatz txingarrarekin edo txapa gainean berotutako plantxekin lisatzen zuten arropa.

Ereinotza arropei usain ona emateko
Miren Aldekoa Gorospe
- ahotsak.eus