Untxia edo oilaskoa igandetan bakarrikEsnea nahiko izaten zuten etxean, saltzeko sobra handirik gabe. Igandetan-edo untxiren bat edo okela jaten zuten. Hazten zituzten oilaskoak etxean jateko izaten ziren. Emakume arrain-saltzaile bat joaten zen baserrietara arraina buruan zeramala. Janariak lortzeko ez zuten trukerik egiten.