Sagardoa nola egiten zuten Sagarra biltzen zuten "kiskailarekin" eta otarretan sartu. Zakuetan sartu eta dolarea zeukan baserrira eramaten zituzten sagarrak. Sagarrak hankautsik zanpatzen zituzten eta patsa lortzen zuten. Makinaria handi batetik pasata, sagarraren ura barriketan sartzen zuten eta hala garraiatu. Baserri hartatik barrika bat eramaten zuten etxera eta pitarra egiten zuten.