Pierre d'Urteri buruzko tesiaKoldo Mitxelenak zuzenduta, Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztu zuen Patrik haren tesia, Donibane Lohitzuneko Pierre d'Urteri buruzkoa. Kalotiko izatetik protestante izatera pasa zen d'Urte, eta Ingalaterrara egin zuen ihes. Bertako hizkuntzalariekin elkartu, eta Testamentu Zaharra itzultzen hasi zen, euskarazko gramatika bat idatzi zuen frantsesez, baita euskara-latina hiztegi bat ere.