Idazteko zaletasuna, nondik?Aitaren eraginez datorkiola uste du Patrik, aita beti izan baitzen literatur zalea, bertsoak idazten zituen egun berezietan. Ikasketen bidez ere garatu zuen zaletasun hau. Bilbon Miguel de Unamuno lehiaketara ipuina aurkeztu eta irabazi egin zuen behin. PeƱaflorida institutuan lankide zuen apaiz batek lupa bat oparitu zion, eta eskuizkribuak begiratzen hasi zen handik aurrera. Hortik jaio zen haren tesia.