Gela batean lau senidek loBi senide zaharrenek ohe batean egiten zuten lo, eta gazteenek beste batean. Hasiera batean sukaldea izaten zen baserriko lekurik beroena, eta bertan egoten ziren kontu kontari. Ekonomikarako zerrautsa erabiltzen zuten, baita kiskurra ere. Zerrategitik aitak egurra ekartzen zuen, eta bestela, jendeak menditik ekartzen zuten.