Amonari kantaraztenJaiean kantatzen zituen amonak bertsoak gehienbat, bere bertso-liburutik hautatuta. Bilobek eskatu ere egiten zioten. Felixek hainbat bertso-sorta ikasi zuen buruz, gerora, bertso-liburu hari esker. Ahaztuak ditu egun, baina. Eta liburua ere, Felixek dakiela, behintzat, galdua da.