Kaletarrak txerriak hazten Haurra zela kalean bizi arren, aitak txabola bat omen zuen eta bertan baratzea eta animaliak zituen. Baserriko semea zen aita. Oso gazterik hil zitzaien, ordea, eta Jose Manuelek, zortzi urte betetzeko zituela, jaiotetxea utzi eta Susperregi baserrira joan behar izan zuen bizitzera, bertakoak familiakoak izaki. Bere hiru anaiek ere berdin egin behar izan zuten, eta ama, alaba zaharrenarekin eta gazteenarekin geratu zen.

Kaletarrak txerriak hazten
Jose Manuel Susperregi Zabala
- ahotsak.eus