Paretako karea zupatzetik korrokoi osoa janda asetzera <p>Mari Kruzek hamar bat urte zituela lanpostu berria eskaini zioten aitari, eta enpresa berriko nagusiak etxea utzi zien, baratze txiki batekin. Mari Kruzek gogoan du etxe hura Lezoko <em>Centro Republicano</em>a izan zenaren ondoan zegoela. Aita txandaka aritzen omen zen lanean, eta arrantzara joateko tartea hartzen omen zuen. Aitaren soldatari baino, itsasotik ekartzen zituen arrainei eskerrak hasi zen familia gosea asetzen.</p>

Paretako karea zupatzetik korrokoi osoa janda asetzera
Mari Kruz Urkizu Sarasua
- ahotsak.eus