Bazkaltzeko babarrunak, azenario askorekin Emakumezkoenak edo gizonezkoenak propio diren zereginik ez du Juakinak bereizten, baserriko lanen artetik. Hala ere, sukaldean emakumeak aritzen zirela dio. Garai bateko elikadura ohiturei buruz galdetu eta bazkaltzeko potajea izaten omen zen gehienean: babarrunak azenario askorekin. Postrerik ez omen zen usatzen, baina fruta, baldin bazen behintzat, noiz nahi jateko aukera izaten zen. Afal garaian tortillaren bat izango zen. Arraina kalean erosten zuten, merkeena, beti ere. Tarteka, esneketariak berak ekartzen omen zuen arraina auzora. Sagardoa ere egiten zuten etxerako, pitarra, sagarra auzoan jo eta auzoko dolarean bertan zapalduta.