Inguruko bilera eta erromeriatara irteerak Hamabi edo hamahiru urte betetzerako hasi zen Juanita dantzara eta erromerietara joaten; Guadalupera, Pasai Antxora, Errenteriara, Irungo Anaka auzoko bileretara, Txikierdira, Altzibarrera... Tranbian edo autobusean joaten ziren batera zein bestera. Aipatu toki horien guztien artean ez zen Juakinak bereziki gogoko zuenik. Denak berdintsuak zirela dio. Txikierdin, Altzibarren eta Irungo Anakan soinujolea izaten omen zen; gainontzekoetan, musika. Juakinak ez zuen ezagutu dantza lotua galarazita zegoen garairik; bai, ordea, baserri bidetan barrena ibili behar zutenek bi zapata pare eramaten zituztenekoak.

Inguruko bilera eta erromeriatara irteerak
Juakina Gaztelumendi Urdanpilleta
- ahotsak.eus