Sagardoa hankekin zanpatzen dolarean
Umetan dolarean ibiltzen ziren jolasean, sagardoa zanpatzen eta. Patsa, gelditzen zen azala, abereei ematen zitzaien jateko. Gero, gurdian eramaten zen kupeletan ("garlia") etxera sagardoa. Pitarra urte guztian edaten zuten, oso gustura gainera. Kupeletik txarrora atera eta handik edaten zuten, baso beharrik gabe.