Errenteriako Biteri kalean aurrera eta atzeraErrenteriara joaten hasi ziren gero. Gaztainak erosten zituzten Viteri kalean, baina ez zuten tarterik izaten zinera joateko. Han elkartzen ziren mutilekin eta hitz egiten zuten. Gogoan du behin diru guztia gastatu zutela, ez zutela zentimorik ere komunera joateko eta lehengusu bati eskatu ziotela.