Amona alkateari aurre egiteko gai Amonak nortasun handia zuen, oso emakume berezia zen. Berari buruzko istorioa kontatzen du: beraien etxeak ez zuen jaberik, eta alkateak kobratzen zuen errenta. Behin, ordea, alkateak muturra sartu nahi izan zuen etxean, eta amonak ez zuen hori onartu. Orduan, etxearen benetako jabearen aztarna bilatzen hasi zen. Tiraka eta tiraka, azkenean lortu zuen bere helburua.

Amona alkateari aurre egiteko gai
Joxepatxo Artola Zuloaga
- ahotsak.eus