Etxean sagardoa soberan
Sagardoa etxerako egiten zuten beraiek. Bi upel izaten zituzten, 700 litrokoak; eta barrika txikiak, 300 litrokoak. Etxerako soberan eta gehiegi izaten zuten. Sagardo hura eguerditik gauera belztu egiten zen, naturala baitzen.