Dolareko lanak Zakutan bete eta ganbarara eramaten zen sagarra. Han 10-15 egun edukitzen zen gozatzen. Gero jo egiten zen. Makina elektrikoa ezagutu du berak bere denboran. Gero dolarean zabaltzen zen. Zapaldu, patsa utzi, hurrengo egunean buelta eman eta berriz zapaldu. Sagardoa "tinilla"n pilatzen da eta handik bonbarekin kupelera pasatzen.