Bordatxoko sagardotegian giro zoragarria Bordatxon betidanik egon da sagardotegia eta dolarea. Zortzi kupel handi egoten ziren. Aste Santu inguruan irekitzen ziren. Jendez beteta egoten zen Bordatxo, gerra garaira arte behintzat. Gerra ostean asko jaitsi zen sagardotegi-jira. Oso giro ona egoten zen aurretik. Tokan jokatzen zen eta trabesak ere egiten ziren. Denak ezagunak eta denak lagunak. Gerra ostean ere ahalegindu ziren lehengo martxari eusten baina ezinezkoa izan zen.