Gosaria eta merienda beti kanpoan Ama astoarekin joaten zen Lezora eta Errenteriara esnea saltzera. Gizonak, berriz, soro edo zelaiko lanetara joaten ziren, eta bederatzi t'erdiak aldera gosaria eramaten zitzaien lanean ari ziren lekura. Merienda ere berdin egiten zen. Goizean goiz "gosari txikia" egiten zen, kafe apurren bat eta huskeriaren bati. Zakua ipintzen zen burutik euria zenean.

Gosaria eta merienda beti kanpoan
Gregorio Arruti Legorburu
- ahotsak.eus