Langile batailoiak: militarrak herrianLangile batailoietako presoekin ez zuten harreman handirik. Ezin zuten asko mugitu, kontrolatuta zeuden. Herrian militarrak ibiltzen ziren; etxeetan egiten zuten lo. Gure Bordan egoten ziren. Arropa eta jatekoa herrian zituzten, eta soldaduek mandoekin igotzen zituzten.