Garle garraio Martzelinok kontatzen du sagardoa egiteko dolarera eramaten zutela sagarra, Zokuetara, hain zuzen ere. Behin sagardoa eginda, garlea gurdira igo eta harekin joaten omen ziren dolarera, etxeratu beharreko sagardo edo pitarraren bila. Etxera iritsi eta hiru mila litroko kupelera pasako zuten pitarra (urarekin nahasitako sagardoa) eta seiehun litroko barrikara sagardoa. Garlea, beraz, likidoa batetik bestera gurdian garraiatzeko erabiltzen zen barrika luzea zen.