Etxetik arotz-lanak ikasten 1940an hasi zen Errenterian lanean ebanisterian. Beti izan du arotzeriarako zaletasuna. Etxean ere aritzen zen, aita arotza izanda, tresnak bai baitzituzten. Aitaren dendan hasi zen arotz-lana ikasten, eta bertan zituzten erreminten izenak aipatzen ditu.