Xexili Pikabea Zuloaga

Lezo (Gipuzkoa) (1920)

Biografia

Lezoko Kale Nagusian jaio zen, Gurutze Santuaren Plazaren ondoan. Hamalau anai-arreba ziren, bi aldiz izan zituen bizkiak amak, lehendabizikoak jaio eta berehala hil ziren. Ama eta aita Lezokoak ziren: ama Gabiri baserrikoa zen eta aita kalekoa. Klarinete-jotzailea zen aita, herriko bandan jotzen zuen. Lezoko "Real Compañía Astuariana" fabrikan egiten zuen lan eta baserritarrek pentsuak erosi eta banatzeko zuten kooperatiban kontuak eramaten zituen. Xexili txikitan etxe aurrean bizi zen Roxarenera eramaten zuten. Roxarenean josten zieten arropa. Han ikasi zuen Xexilik puntuzko jertseak, bufandak eta kaikuak egiten. Hamalau urterekin eskola utzi eta Donostiako Narrika kalean hasi zen neskame. 1936ko gerra hasi zenean amak etxean gelditzeko esan zion. Gero, Errenteriako Lino fabrikan hasi zen lanean eta ezkondu eta gero ere jarraitu zuen 32 urte bete arte.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEZ-005 2009 Euskal Herriko Ahotsak
LEZ-048 1998 Lezoko hizkeraren grabaketak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aitaren nortasuna Bideoaren ikonoa
2 Aitak kontabilitatea eramaten zuen Bideoaren ikonoa
3 Portuan abesten Bideoaren ikonoa
4 Orduko abesti bat Bideoaren ikonoa
5 Gerra hasiera Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia