Mari Kruz Urkizu Sarasua

Lezo (Gipuzkoa) (1932)

Biografia

Gurasoak lezoarrak zituen eta bera ere bertan jaio eta bizi izan da. Sei senidetan bigarrena da eta Gurutze Santuaren plazan, jaio zen leku berean, bizi zen elkarrizketa garaian ere, familiako etxean. Gerra garaian, berak lau urte zituela, aitak Frantziara joan behar izan zuen eta han lau urte pasatu zituen. Aita kanpoan zela amak lanean hasi behar izan zuen seme-alabak aurrera ateratzeko; oso une gogorrak izan zirela dio. Lan askotan aritu da Mari Cruz: fabrikan, katekista, eskolatan laguntzen, emaztegaientzat soinekoak josten… Ezkondu eta alaba bat izan zuen.

 

 

Zintak

KodeaDataProiektua
LEZ-061 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita Lezoko langileen kooperatibaren aldekoa
2 aita joan zenekorik ez gogoan; bai ordea itzuli zenekoa.
3 Kalabozoan lotan
4 Artasoroan etzanda, hegazkinak pasa zain
5 Paretako karea zupatzetik korrokoi osoa janda asetzera
6 Altzariak egiteko egur xafla fabrikan lanean
7 Ezkondu eta lana utzi
8 Eskola gutxi baina ezagutza nahikoa
9 Eskolan gazteleraz egin behar
10 Neska ezkongabeak zigorra zuen, mutilarekin dantzan eginez gero
11 Kongregazio barruan egon nahia
12 Senargaiarekin hamabostean behin
13 Jostun afizioa eta ofizioz
14 Nobia soinekoak josten
15 Arropak, modak eta debekuak
16 Euskararen alde borrokatu dut
17 "Hika", "zuka" eta "berorika"
18 Oarsoaldeko hizkerak
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia