Dolores Lopetegi Aiestaran

Lezo (Gipuzkoa) (1916-2018)

Biografia

Lezoko Herriondo bailarako Miura baserrian jaio zen Dolores. Aita eta ama Lezokoak ziren: aita Olamarta baserrikoa eta ama Miura bertakoa. Aitak deitzen zioean Pasaiako portuan egiten zuen lan barku alemanak deskargatzen. Ama hogei urterekin ezkondu zen Miurara horrela garaiko legeen arabera bere anaia bat soldaduskatik libratzen baitzen. Hamaika seme-alaba izan zituzten, baina zortzi bizi izan dira urte askoan. Dolores hirugarrena zen, txiki-txikitan hasi zen baserriko lanetan eta hamar urte zituenerako Errenteriako plazara joaten zen oinez baserriko barazkiak eta frutak saltzera. Oso gutxi ibili zen eskolan, urtebete eskas, Errenteriako Rosaren eskolan. Han ikasi zuen irakurtzen eta idazten. Hamahiru urterekin Errenteriako Lino fabrikan hasi zen lanean bainikak egiten, bost eta erdietarako irekitzen zuten Errenteriako plaza eta lanera sartu aurretik plazako salmenta egiten zuen. 36ko gerran, erreketeak Oiartzun aldetik Lezora hurbildu zirenean Miura baserriaren ondoan ama eta hiru seme hil zituzten. Hain zuzen ere 1936ko uztailaren 27an izan zen gertaera hura oso gertutik bizitu zuen Doloresek, auzokoak zituztenen hilketa baserriaren ondoan gertatu zelako eta hil zuten anai haietako bat bere ahizparen mutil-laguna zelako. Hogeita bederatzi urterekin ezkondu zen Lopene baserriko Alfonso Salaberriarekin, Miura baserriaren ondoan etxetxo bat egin eta bertan bizitu ziren. Orain Lezoko Kale Nagusian bizi da alabarekin.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEZ-022 2009 Euskal Herriko Ahotsak
LEZ-023 2009 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gurasoak gazte ezkondu ziren Bideoaren ikonoa
2 Familiako zoritxarrak; 1918ko gripea Bideoaren ikonoa
3 Umetatik lanean I: behizain Bideoaren ikonoa
4 Umetatik lanean II: behizain, fabrikan, plazan Bideoaren ikonoa
5 Umetatik lanean III: plaza Bideoaren ikonoa
6 Anaiak soldadu I: paketeak bidaltzen Bideoaren ikonoa
7 Anaiak soldadu II: haietako bat libratzeko legea Bideoaren ikonoa
8 Anaiak soldadu III: promesa Santo Kristori Bideoaren ikonoa
9 Arropa eta oinetakoak eskasak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Gerra denboran, baserrian hogei lagun Bideoaren ikonoa
11 Babarruna entregatu beharra Bideoaren ikonoa
12 Behizain eta bertsotan Bideoaren ikonoa
13 Mari Iñaxi eta Bartoloren elkarrizketa azaltzen duten koplak I Bideoaren ikonoa
14 Mari Iñaxi eta Bartoloren elkarrizketa azaltzen duten koplak II Bideoaren ikonoa
15 Eskolara, doktrina ikastera; batuketak egiten fabrikan Bideoaren ikonoa
16 Hagineko minez umetan Bideoaren ikonoa
17 Umetako jolasak: korrika eta saltoka Bideoaren ikonoa
18 Beti goiz jaiki beharra; argindarrik gabeko garaia Bideoaren ikonoa
19 Aza-babarruna eguerdian Bideoaren ikonoa
20 Egun berezietan, oilaskoa eta arroz-esnea Bideoaren ikonoa
21 Arropa garbitzen, eskuz Bideoaren ikonoa
22 Belauniko, lurra hondartzen Bideoaren ikonoa
23 Fabrikako oporretan, etxe zuritzen Bideoaren ikonoa
24 Nagusiarekin zuten harremana Bideoaren ikonoa
25 Umetatik lanean IV: plaza Bideoaren ikonoa
26 Diru gutxi etxean; aita, itsasontzian deskargatzen Bideoaren ikonoa
27 Lehen, eguraldi okerragoa: tximistak Bideoaren ikonoa
28 Ama-seme batzuk nola hil zituzten, gerra garaian
29 Ahal zuten tokian ezkutatu ziren denak
30 Etxera noiz bueltatu ziren
31 Hildakoen erretratuak
32 Tiro hotsak
33 Bonbak bota zituzten Lezon
34 Kintak deitzen hasi ziren; fusilatuak
35 Gerran fusilatuak
36 Errugabe asko hil zuten
37 Gerra eta gero, makiak
38 Etxeko mutilak soldadu
39 Gerraosteko gosea
40 Gaubeila, ondo pasatzeko aitzakia
41 Beti lutoz jantzita
42 Arropa gutxi, zorrak ugari
43 "Atsolorra" egiten zuten
44 Don Joserekin jaiotzen ziren umeak
45 Nobio garaiak
46 Ezkontza eta ezkonbidaia
47 Etxebizitza eskasia eta inmigrazioa
48 "Txiki-txikitandik" abestia
49 Esaera zaharrak
50 Donostiara joan, eta han erdaraz
51 Elkarri laguntzeko ohitura, baserrietan
52 Neskek baserrira ezkondu nahi ez
53 Ez zaio gaurko nesken janzkera gustatzen
54 Auto gutxi zegoen Lezon
55 Xakariasen kontuak
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia