Boni Egibar Albisu

Lezo (Gipuzkoa) (1940)

Biografia

Herriguneko pilotalekuaren alboan dagoen Maine izeneko etxean jaio zen Boni. Hamar urte bete arte han bizi izan zen gurasoekin eta beste hiru anai-arrebekin. Gerora Bordatxo-Txoko izeneko baserrira aldatu ziren. Mutikotan kaian zegoen zerrategiko enborren gainean jarrita uretan jolasten ziren, goiko elizari bueltaka egiten zituzten lasterketak, habitan edo angiletan ere ibiltzen ziren. Hamasei urtera arte ikasi zuen herriko eskola publikoan lehendabizi eta Errenterian Aierbeneko ahizpek zuten eskolan gero. Hamasei urterekin Esmalterian hasi zen lanean. Auzolanean Lezoko baserritarren artean sortu zuten pentsu-kooperatiban parte hartu zuen.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEZ-006 2009 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Elizari bueltaka jolasean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Ia ito egin zen eta harrezkero ez da uretara hurbildu Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Txori-habia bila Lintzirin errekan Bideoaren ikonoa
4 Aingirak sardexkaz harrapatzen Bideoaren ikonoa
5 Apaizak zaplaztekoa belauniko ez jartzeagatik Bideoaren ikonoa
6 'Mendigoizaliak aurrera', don Josek erakutsitako kanta Bideoaren ikonoa
7 Minioa egiten zen aita zebilen lantegian Bideoaren ikonoa
8 Angula harrapatzen Lezon eta Errenterian Bideoaren ikonoa
9 Olentzero pipa erretzen Errenterian Bideoaren ikonoa
10 Algarrobak harrapatu eta jan Bideoaren ikonoa
11 Urak oraindik dagokiona hartuko omen du Bideoaren ikonoa
12 Pentsu-kooperatiba Gaintxurizketan Bideoaren ikonoa
13 San Isidro egunez bazkideen bazkaria Bideoaren ikonoa
14 Belar-metak egiten Bideoaren ikonoa
15 Falangisten hitzaldiak entzutera lantegitik Bideoaren ikonoa
16 Larunbat arratsaldea jai, aurrerapauso handia Bideoaren ikonoa
17 Sindikaturik ez baina langileen ordezkariak bai Bideoaren ikonoa
18 Gorbata eta txapela, jantzi arruntak Bideoaren ikonoa
19 Oinez joaten da Lezotik Donostiara Bideoaren ikonoa
20 Tenporetan fede handia Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia