Institutua gaztelaniaz Garai hartan, institutuko ikasketak ez zeuden euskaraz, eta horren alde ere borrokatu ziren Pepi eta senarra. Orduan, Lekarozera joaten ziren ikastera, Beran lanbide eskola baitzegoen, baina batxilergorik ez. Hala, den-dena euskaraz izatea lortu ez zuten arren, ikasgai batzuk euskaraz ematea lortu zuten. Han ere, euskarazko materialik ez zegoen, eta irakasle batzuek ere ez zekiten euskaraz.

Institutua gaztelaniaz
Pepi Olaetxea Altzugarai
- ahotsak.eus