Eduardoren aurkezpena eta euskararekin izandako harremanaEduardo lesakarra da eta 1962an sortu zen. Etxean ikasi zuen euskara, baina euskara baztertu zuen belaunaldikoa izaki, gerora berreskuratu zuen. Lesakako gau eskolan alfabetatu zen 17 urterekin. Gero, Mugairerat joan zen ikastera, baina Lesakako gau eskolan irakasle hasi zen arratsaldeetan. 1983-84 urtean Txantrean hasi zen irakasle AEKn, 12 urte eman zituen. Lesakara bueltatu zelarik, euskara batzordean hasi zen, baita BEMeko Aholkularitza Batzordean ere. Kontseiluan ere bi urtez aritu zen lanean.