Urtezahar-eguna. “Dios te salve” Urtezahar-egunean, “Dios te salve” egiten zen. Baserriz baserri eskean eta kantari joaten ziren; arratseko hamabietan atera eta goizeko zazpietan edo zortzietan amaitzen zuten. Berak amari entzun zion abestia aurrenekoz. “Dios te salve, ongi etorri...” kantatzen du.

Urtezahar-eguna. “Dios te salve”
Rafael Eneterreaga Irigoien
- ahotsak.eus