Arotzen istorioak 2Gizon batek semea bidali zuen arozkoan ikastera. Arotzak galdetu zion nola nahi zuen ikasi, ari eta lanean edo begira, eta mutilak begira erantzun zion. Horrela egin zuen eta, egunak pasa ondoren, aitak ea bazekien galdetu zion, semeak baietz erran eta aroztegia prestatu zion. Mutila sutegi berrian burnia berotzen hasi zen. Aitak zer egin behar zuen galdetu eta zera erran zion: “zuzen ateratzen bada gerrena eta okertzen bada, itaila”.