Pianozko soinuarekin ezin moldatuSemea kanpoan ibili zen lanean eta etxera itzuli zenean denentzat opariak ekarri zituen. Aitari pianozko soinu handi bat ekarri zion. Ibili zen pixka bat soinu harekin, baina hura bost atzamarrekin jotzen da eta berak ezin ohitura hori aldatu. Azkenean saldu egin zuen. Soinu txikiak asko izan ditu.