Lehenengo plaza Lezamakoa, Matxainekin batera Bederatzi urterekin hasi zen soinua jotzen ikasten. Hamalau urterekin Lezamako plaza eduki zuen urtebetez. Karlos Matxainek laguntzen zion panderoarekin. Bosna pezeta irabazten zuten. Matxain dantzan ere oso ona zen. Lezaman bukatutakoan, Deriora joaten ziren oinez. Bidean, Zamudioko tabernan sartzen ziren. Rufinok soinua jo eta Matxainek dantzan egin ostean, dirua batzen zuten. Lezaman baino diru gehiago irabazten zuten han. Gero Derion ere berdin. Deriotik bizikletan etxera, Andrakara.

Lehenengo plaza Lezamakoa, Matxainekin batera
Rufino Arrola Ibergarai
- ahotsak.eus