Zurginaren beste eskutresnak
Izari guzietako teatualiak bazituen zurginak bai eta ere truskina, jorraia (l’herminette), taulen mihistatzekoa, taula bihurrien xuxentzekoa, eskuairea, konpasa (borobilak markatzeko), nibela, uztaien izarien hartzeko tresna, sega desberdinak (arpana arbolak mozteko, sabre sega, sega alemana) etabar.
Albert Dubois bezalako zurgin batzu segalari bezala aritzen ziren herriko bestetako indar jokoetan.