Arbolen lantzea, karreatzea eta altxatzea 1950 hamarkada arte Arbola karreatu aintzin, tokian berean lantzen zuten : zatitan moztu, zati bakoitzari azala kendu, kordela batekin erditik markatu, eta markaren bi aldetatik ezpalak jauzarazi forma karratu baten emateko. Zur peza horiek etxera eman eta, erabiltzeko tenorean altxatu behar ziren. Hori beste lan bat zen oraindik hanbat indar, gizon eta teknika eskatzen zuena. Altxatzea ahuntza deitu tresna baten laguntzarekin egin zen.

Arbolen lantzea, karreatzea eta altxatzea 1950 hamarkada arte
Albert Dubois
- ahotsak.eus