Ana Mariren bihurrikeriak<p>Bihurrikeria handiak egiten zituen ikastetxean. Patatak zuritzea izaten zen zigorra. Baina txiki-txiki eginda uzten zituen. Beste behin, Bermeon, behi-bekorotza paperen bildu eta mojen tornuan jarri zuen. Mojek igarri nor izan zen, eta astebete izan zuten zigortuta komentua garbitzen.</p>