Euliak eztira bezala mutilak Ana Mariri<p>Milak dio euliak eztira bezala joaten zitzaizkiola gizonak Ana Mariri. Bular handiak omen zituen ("kantinplorak"), bera, berriz, "de Castellón de la Plana" ei da. Behin Logroñon ikasten zegoen aberaskume bat bisitatzera joan ziren, baina Milak atzeraka egin zuen harekin ere. Mutil txikia begitantzen zitzaion, eta berari handiak gustatzen.</p>