Arrantzarako aparejuak Aparejuak: bisigutarako korda egiten zen, tretza bakoitzak 130-140 bat amu zituenez guztira 300 amu inguru erabiltzen ziren. Papardotarako, apareju lodiagoa erabiltzen zen; txitxarrotarakoari "melenia" deitzen diote, amu gehiago zituen eta lodiago zen; antxoatarako traina erabiltzen zuten, sarea; atunetarako kaza, kaza zelakoa den azaltzen du. Kazari artoaren maluta jartzen zitzaion puntan; antxoa txikiari gatza ematen zitzaion eta horixe erabiltzen zuten bisiguaren karnatarako.

Arrantzarako aparejuak
Luis Urizar Murelaga
- ahotsak.eus